martes, 5 de febrero de 2008

Gero arte!!!!!


2007ko urriaren 11an blog hau jaio zen, orain dela lau hilabete gutxi gorabehera. Lau hilabete horiek blog-a egiten pasa ondoren esan behar dut esperientzia zoragarria iruditu zaidala, gai honen inguruan gauza asko ikasi ditudalako.

Gai baten inguran blog bat egitea oso dinamika interesgarria eta baliagarria iruditzen zait, horri esker, guk (ikasleok) baliabideak bilatzen ikasten dugulako, informazioa bilatzen ikasten dugulako, gai bat ikertzen dugulako, gure etorkizuneko lan tresnak erabiltzen ikasten dugulako, eta abar.

Nire kasuan, hasieran ez nekien nola hasi blog hau, gauza asko esan nahi nituelako eta ez nekien nondik hasi. Azkenean, lortu nuen nire lehenengo sarrera egitea eta hortik aurrera beste sarrera batzuk garatu nituen.

Blog honetan asko inplikatu naiz, aukeratu dudan gaia izugarri gustatzen zaidalako; horregatik, blog hau ez dut bukatutzat ematen, hemendik aurrera ahal dudan heinean saiatuko naiz blog-a gaurkotzen. Gainera, nire lehenengo praktikak adingabekoen zentru batean izango dira eta hortik hainbat gauza ikasiko ditut esperientzian oinaritutak, orduan lagungarria izango da nire blog-a garatzen jarraitzeko.
Espero dut blog-a zuen gustokoa izatea eta nahi baldin baduzue iruzkizunetan proposamen berriak idatz ditzakezue.

Nerabezaroaren inguruko errealitatea berrien bidez


Nerbezaroa betidanik eguneroko gaia izan da, horregatik horrekin erlazionaturiko berri asko aurki ditzakegu, horietariko batzuk hemen daude:
"ESTAYA LA EDUCACIÓN SOCIAL" blog-an:
- "Menores no acompañados" kategoriatan.
- "Reforma y justicia juvenil" kategoriatan.
- "Infancia en riesgo social" kategoriatan.

Zer egin gure aisialdian?


Gaur egungo gizartean orokorrean nerabe guztiek bere gaueko aisialdian gauza bera egiten dute, lagunekin tabernetara joatea eta bertan dantzatu eta edan. Bestalde, astean zehar beste hainbat gauza egiten dituzte: futbola, saskibaloia, beste zenbait kirol, musika entzun, musika ikasi, hizkuntza desberdinak ikasi, eta abar.


Hala ere, beste hainbat aukera daude gazteen aisialdirako; Gasteizen esaterako, gaueko aisialdirako programa bat dago gizarte etxe batean "Gauekoak" deritzona. Programa hori ekintza desberdinak eskaintzen dizkie gazteei (dantzako ikastaroak, musikako ikastaroak, karaoke lehiaketak, kontzertuak, ipuin literarioen lehiaketa, musika talde desberdinen maketen lehiaketa...), ostiraleko eta larunbateko gauetan gauzatzen da eta 14-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.


Horretaz aparte, gazte konprometituentzat boluntariotza dagokionez aukera asko daude, aukera horien artean honako hauek aurki ditzakegu:

- Edozein elkarteetan (gutxiagotu fisikoak eta psikikoak, zaharrak, drogomenpekoak,...

- Nazioarteko boluntariotza: beste lurralde batera joatea bertan boluntariotza egiteko (Italia, Lituania,...)

- Lankidetza garapenerako boluntariotza: Garatzen ari diren lurraldeetara joan eta bertan boluntario bezala lagundu garapen horretan.

- Auzolandegiak: Beste gazte batzuekin leku batera joatea eta bertan bete behar diren ekintzak eta funtzioak boluntario moduan egin, esaterako, VHI duten pertsonei laguntzen dioten erakunde batera joatea, adibidez, BASIDA.

Boluntariotzarako eta beste hainbat gauzetarako beka batzuk daude; beraz, gazteen esku zenbai zerbitzu eskaintzen dituzte eta haue oso anitzak eta baliagarriak dira.

Sexualitatea, zelako garrantzia nerabe baten bizitzan!



Nerabezaroan sexualitatea oso garrantzitsua da, aldi horretan zehar nerabeek, mutilek zein neskek, bere gorputzaren aldaketak ikusten dituzte eta horrekin batera bulkada sexualak izaten hasten dira eta kontrako sexuko eta sexu bereko pertsonengan erakarpen sentimendua gero eta handiagoa da. Gainera, bere nortasun sexuala etapa horretan definitzen da, "La sexualidad en la adolescencia" artikuluan esaten den bezala: "...en la adolescencia se consolida la identidad sexual, es decir, la forma en que una persona se siente, en lo más íntimo de su ser, como hombre o como mujer... La identidad sexual permite que las personas puedan sentirse, reconocerse y actuar como hombres o mujeres. También aclara las ideas, sentimientos y significados que se tienen con respecto al propio sexo y al sexo contrario. La identidad sexual nos permite diferenciarnos como hombres o como mujeres."
Bestalde, gurasoen papera sexualitateari dagokionez, oso garrantzitsua da. Nerbeentzat oso baliagarria da gurasoekin sexualitaeari, bere gorputzan gertatzen diren aldaketa fisikoei eta bere sentimenduei eta pentsamenduei buruz hitz egitea, segurtasuna ematen dietelako. Beraz, gurasoen laguntza
eta ulermena ezinbestekoak dira nerabeek haien sexualitatea ondo bizitzeko.

Aurreko bideoan IES García Berlanga de San Juan-eko ikasleek egindako nerabezaroko sexualitateari buruzko film laburra ikus dezakegu, bertan agertzen diren pertsonak heldueen rolak burutzen ari dira eta nerabeen hainbat aspektuei buruz hitz egiten dute, hala nola, haurdunaldia, homosexualitatea, nerabeen maitasuna, eta abar.
Bestalde, gai honen inguruko informazioa aurki dezakegu "ADOLESCENTES" blog-an, "La sexualidad y los adolecentes:riesgos" sarreran.

lunes, 4 de febrero de 2008

Legearen besapean

Gizarte bat urteak pasa ahala garatzen da, garapen horri esker gizartearen hainbat aspektuk oso garapen ona dute eta beste hainbat aspektu ez dira garatzen erritmo berdinean orduan atzeratuak geratzen dira, esaterako, legea. Gure gizartean gero eta biolentzia gehiago dago, hala ere, legeari dagokionez oraindik hutsune asko aurkitzen ditugu; hutsune horietako bat adingabekoen legea da. Lege horri esker adingabeko asko delinkuentzian aritzen dira eta ez dute inolako zigorrik jasotzen, lege horren arabera 13 urte baino gutxiago dituztenak ez dira legean sartzen, nahiz eta delitu larriak egin. Hala ere, orain dela urte batzuk adingabekoen legearen erreforma egin zuten; azken erreforma horretan adingabekoentzako zigor urteak handitu zituzten eta lege zorrotzagoa bihurtu zen:



  • 14-16 urte bitarteko adingabekoak --> Gehienez 6 urteko zigorra.


  • 16-17 urteko adingabekoak --> Gehienez 10 urteko zigorra.

Askotan zigor horiek ez dira nahikoak delitu oso larria delako, hori kontuan hartuz legeak adingabekoak nolabait babesten ditu. Hurrengo bideoan adingabekoen legearen inguruko eztabaida bat agertzen da, bertan adingabekoen delitu batzuen kasuak agertzen dira eta pertsona desberdinen testigantza ere; bideo nahiko luzea da, baita interesgarria ere.



Bukatzeko, gai honen inguruko informazioa eta berriak aurki ditzakegu erreferntzia hauetan:
  1. "LA LEY DE LA INFANCIA" blog-an--> "Ley de infancia y adolescencia" sarreran.

Etorkizuna erabakitzeko etapa



Gure bizitzan zehar formakuntza bat jasotzen dugu maila desberdinetan; nerabezaroa etapa nahiko luzea denez, maila horietako hiru osatzen dute: derrigorrezko bigarren hezkuntza, batxilergoa eta unibertsitatea (hezkuntza formalari dagokionez). Maila horietan zehar nerabeak bere etorkizuna erabaki behar du eta formakuntza horri esker etorkizuneko ikasketak erabakitzeko aukera izango du. Ikasketa horien bidez bere enplegua gauzatzeko formakuntza jasoko du, beraz, nerabezaroa oso aldi garrantzitsua eta nahiko erabakigarria da.


Gaur egun, ikasketa-eskaintza oso handia da, gero eta unibertsitateko karrera gehiago eta goi-mailako eta ertain mailako modulu gehiago daude; hori dela eta, nerabeak batxilergora ailegatzean hainbat zalantza ditu bere etorkizuneko ikasketak erabakitzeko. Hala ere, zalantza horiek ez ditu argituko esperientzia izan arte, hau da, unibertsitatea bukatu arte interesen arabera erabakiko du bere etorkizuna, baina esperientzia izanez gero, gauzak argiago ikusiko ditu eta erraztasun handiagoa izango du erabakitzeko.


Nerabeak erabakitako ikasketen arabera bere bizitzaren planteamendua egingo du, hau da, denbora pasa ahala jasotako formakuntzari eta bizi izandako esperientziei esker bere bizitza antolatuko du. Eta azkenean, bere bizitza egonkortasun batera ailegatuko da.

lunes, 28 de enero de 2008

Nerabea eta Gurasoak elkarlanean

Nerabe baten bizitza ulertzea oso zaila da eta zuzenean berarekin erlazionatzen direnak gurasoak dira, horregatik gurasoen eta nerabearen arteko erlazioa oso garrantzitsua da pertsona horren bizitzan, gurasoen eskuhartzea etapa horren amaieran bukatzen delako, Gloria Marsellach Umbert psikologoak esaten duen bezala: "La adolescencia es la última etapa en la que los padres y educadores pueden tomar parte activa y ayudar a los hijos a sentar sus caminos vitales; la última etapa en la que podemos ser ejemplo cotidiano, aconsejar, organizar actividades familiares, ofrecer variadas oportunidades y mantenernos en contacto con el proceso educativo."

Nerabeen eta gurasoen arteko erlazioa bi bide izan ditzake; batetik, erlazioa gero eta estuagoa izatea, eta bestetik, erlazioa gero eta hotzagoa izatea. Lehenengoan, nerabeak gero eta konfidantza gehiago du bere gurasoengan eta haien arteko erlazioa komunikazioan oinarritzen da, hau da, nerabeak bere kezkak, bere bizipenak, bere nahiak, eta abar. gurasoekin partekatzen ditu. Erlazio horrek konfidantza eta segurtasun handia ematen die gurasoei. Bestalde, bigarrenean, nerabeak ez ditu bere gauzak gurasoekin partekatzen, etxean pertsona barnerakoia bihurtzen da, askotan bere gurasoekin haserretzen da bere intimitatean sartzeagatik, jarrera aldakorra izaten du, eta abar.; beraz, erlazio horren oinarria komunikazio falta da, eta horrek segurtasun eta konfidantza falta sortzen du gurasoengan.

Hala ere, erloazio horretan gurasoen egitekoa oso garrantzitsua da, horren arabera nerabeak jarrera bat edo bestea izango duelako. Gurasoen hezkuntza egokia ez bada, esaterako, oso guraso permisimoak badira, azkenean nerabeak jarrera autoritarioa izango du eta bere etxeko jabea izango da. Jarrera horrek oso ondorio txarrak izan ditzake, hau da, muturreko kasuetan nerabeak biolentzia erabiliko du bere gurasoak kontrolatzeko. Gai horren inguruan hainbat berri aurki ditzakegu eta horietako batzuk "ESTAYA LA EDUCACIÓN" blog-an daude eta honako hauek dira:

  1. "Violencia familiar,tercer delito más común entre los menores"

  2. "Le rompí el labio a mi madre porque no me planchó una camisa."
  3. "El síndrome del hijo tirano."
  4. "Hijos de la ira, las víctimas olvidadas de la violencia machista."

Berri horietatik gehien gustatu zaidana bigarrena izan da, oso ikaragarria delako eta bertan oso ondo azaltzen delako gurasoen egoera tratu txarrak ematen duen nerabe baten aurrean. Hala ere, guztiak oso interesgarriak dira eta nire ustez, oso berri balaiagarriak dira gaia ulertzeko.

sábado, 19 de enero de 2008

Eguneroko errealitatea

Nerabeek etapa honetan zehar hainbat bizi-esperientziak dituzte eta horiek oso garrantzitsuak dira bere heldutasun prozesuan. Aurki ditzakegun esperientzien artean, nire ustez honako hauek dira aupagarrienak:
-Gurasoen dibortzioa: Dibortzio baten aurrean nerabe baten egoera nahiko berezia da, bere bizitzan egoera berri bati aurre egin behar diolako eta askotan ez daki nola egin, nahiz eta bere heldutasun maila urteak pasa ahala altuagoa izan. Hala ere, familiaren arabera dibortzioa desberdina da, era askotakoa izan daiteke; horren arabera nerabearen asimilatzea eta onarpena errazagoa edo zailagoa izango da, baita jarrera desberdina izango du ere. José Jaime Martínez S.-ek (sexologo klinikoa, sexologo hezitzailea eta hipnosi klinikoan espezializatua) esaten duen bezala: "El puro temor a que se divorcien sus padres, afecta la salud emocional del niño, ya que para los hijos, sus padres son poco menos que todo en su vida. Los hijos ven de manera general en los padres a seres prácticamente sin defectos sobre todo en los primeros años de vida; salvo los casos de que los hijos sean maltratados severamente por alguno de los padres o que presencien agresiones por parte de alguno de los padres hacia el resto de la familia y en esos casos los hijos también sienten la necesidad de que se aleje el agresor y por lo tanto el divorcio se vuelve para ellos una buena alternativa. Esta opinión va cambiando a medida de que se crece, sobre todo los adolescentes son más agresivo o frontales en sus reapuestas, pudiendo asumir conductas de:
Rechazo
Solidaridad con quien ha sido agredido (generalmente en México la agresión es del padre hacia la madre)
.
· Depresión
· Desinterés
· Agresión con su medio ambiente
· Uso y abuso de alcohol u otras drogas
· Aislamiento
· Ausencia recurrente de su casa
· Baja de calificaciones
· Conflictos repetidos con sus amigos o compañeros
· Uso de mensajes y actitudes de desprecio hacia los padres
· Etc."
- Maitasuna: Nerabezaroko maitasuna oso egoera polita da, bertan nerabeak bere lehenengo amodia izaten du eta bizitza beste perspektiba batetik ikusten du, hainbat espektatiba eta jomuga sortzen ditu eta horietan oinarrituz bere bizitza antolatzen du. Nerabeak zenbat eta maitasun-erlazio gehiago izan orduan eta heldutasun maila handiagoa du, horiei esker asko ikasten duelako. Askotan nerabearen kanpo eraginek bere maitasun-erlazioa baldintzatzen dute; María de Lourdes Ramírez Camacho psikologoak esaten duen moduan: "El amor en la adolescencia suele vivirse de manera muy intensa, existe una gran ilusión del primer amor, sin embargo llega maquillado por una gran cantidad de espectativas que se han alimentado a través de lo aprendido en la vida. Por ejemplo, en la familia, y ya sea repitiendo patrones o queriendo cambiarlos totalmente, influyen también los medios de comunicación, los cuentos colos de rosa, películas de amor tormentosas, telenovelas en donde mágicamente a través del sacrificio se consigue el amor de aquel que tanto nos desprecia, canciones que hablan de amores maravillosos y perfectos etc. enseñan que el amor o se sufre mucho o todo es de ensueño. Por ello cuando se viven las primeras relaciones lo que se cree debería ser parecido a lo que teóricamente se conoce o se tiene la fantasía de poder cambiar la historia."
- Haurdunaldia: Gaur egungo gizartean gero eta lehenago hasten dira harreman sexualak eta askotan ez dira segurtasun baliabideak erabiltzen, horren ondorioz hainbat ustekabeko haurdunaldi egoten dira. Haurdunaldia nerabezaroan arazo larri bat da, zenbait oztopo dutelajo haur horrekin aurre egiteko, estaterako, ez dituzte baliabide ekonomikoak, heldutasun maila ez da nahikoa haur bat hezitzeko, eta abar. Horregatik, haurdunaldia etapa honetan arduragabekeri larria da. "ADOLESDENTES EN RIESGO" blog-an gai honi buruzko informazioa aurki dezakegu "Adolescentes y madres" sarreran.
- Bullying: Lurralde guztietako eskoletan galdetzen badugu Bullying-eko kasu bat behintzat aurkituko dugu, beraz, Bullying-a oso zabalduta dagoen fenomeno bat da. Nerabe batek bullying-a sufritzen badu, horrek ondorioak izan dezake etorkizunari begira, hau da, pertsona beldurtia bihurtzen da, konfidantza hartzeko zailtasun handiak izaten ditu, bere autoestimua oso baxua eta bere autokontzeptua ez da oso ona, eta abar. Gai honi buruzko informazioa "ADOLESDENTES EN RIESGO" blog-an aurki dezakegu "Nuestros jóvenes sumidos en la violencia escolar" sarreran.

Bukatzeko, gurasoen dibortzioarekin erlazionatuta dagoen aukeratu dudan argazkia komentatzea gustatuko litzaidake. Oso irudi adierazgarria eta interesgarria iruditzen zait, transmititzen duen ideia oso egokia iruditzen zaidalako; hau da, irudian gurasoen artean agertzen den umea zenbait zatitan banatuta dago eta horren esanahia nahiko argi dago: guraso bakoitzak bere seme-alaba bereganatzea nahi du, horren eraginez umea banandu behar da. Beraz, dibortzio baten aurrean lehenengo kaltetuak seme-alabak dira eta askotan ez da haien interesen alde jokatzen, haien bizitzan desegonkortasuna lortuz.

viernes, 18 de enero de 2008

Nolako pertsona naiz?

Nerabezaroan zehar nerabea bere portaera eraikitzen hasten da, bizitzako trantsizio aldia da, horregatik nerabeek jarrera bereziak dituzte, baita aldakorrak ere urteak aurrera joan ahala. Aldi honetan izaten dituzten jarreren artean honako hauek aipa ditzakegu:
  • Logikoki pentsatzen dute.
  • Pertsona kritikoak bihurtzen dira.
  • Gurasoen segurtasuna eta babesa behar dute, baina aldi berean independentzia bilatzen dute.
  • Urteak aurrera joan ahala gurasoen eta nerabearen elkar ulertzea sutatzen da.
  • Bere pentsamendua objektiboagoa eta arrazionalagoa da.
  • Esperientzia, gizarteratzea, maitasuna eta adiskidetasuna bilatzen dute.
  • Bizi diren gizartea ezagutzen dute, hori dela eta bere errealitatea askoz hobeto ulertzen dute.
  • Gainerako pertsonenganako kontzientzia gehiago dute.
  • Pertsona arduratsuagoak dira.
  • ......

Hala ere, nerabeek hainbat kezka eta presio dituzte eta horrek zoriontasun eza sortzen du nerabeengan, Fleege-k esaten duen bezala: "Las exigencias que le impone la sociedad son mucho mayores que en la niñez, y dispone de menor ayuda para satisfacerlas. A esto se suma su propia conciencia de la necesidad de aceptar responsabilidades, y sus propios niveles de aspiración, que por lo general no son alcanzados." Zoriontasun eza horren zergatiak honako hauek dira:

  • Gizarte-presioak.
  • Moldatze arazoak.
  • Idealismoa.
  • Bere maitasun erlazioen frustrazioa.
  • Bere estatusean segurtasun falta izatea.

Bestalde, kanpo-eraginek nerabeengan izugarrizko eragina dute eta horiek bere jarrera baldintzatzen dute; esate baterako, nerabe baten lagun taldea delinkuentzian aritzen bada, nerabe horrek azkenean gauza bera egingo du. Gurasoen hezkuntza ere eragin handia du bere jarreran.

Hurrengo bideoan Nach Scratch-en "Chico problemático" abestia agertzen da:

jueves, 17 de enero de 2008

Gurasoak, gure bizitzako oinarriak



Jaiotzen garen momentutik gure gurasoengandik jasotzen dugu hainbat informazioa, hau da, gure bizitzako hasierako aldietan, hala nola, haurtzaroan eta nerabezaroan, haiengandik jasotako hezkuntzak izugarrizko garrantzia du. Horregatik, haien jarrerak, jokabideak, pentsakera, baloreak, eta abar onak izan beharko lirateke bere seme-alabek haien pausuak jarraitzeko, hau da, hezkuntza on bat emateko. Eduardo Gildemeister R. H.-ek esaten duen bezala: "Educadores de los hijos, los padres son los primeros transmisores de los valores éticos, morales y actitudinales; son los que han de ir de ir formando una escala de valores. Este lugar común, siempre vigente, pareciera cobrar importancia a partir del nacimiento de los hijos, y mas concretamente a partir de las primeras acciones, actitudes que los padres toman frente a las áreas a las que responden en la cotidianeidad los hijos; así se comienza a entender entonces la formación de los hijos, como respuestas mas o menos adecuadas a las demandas de ellos; y en parte, pero solo en parte, es así." Hortaz, gurasoek haien eguneroko bizitzan bizi izando esperientzietan eta jarrera eta jokabideetan oinarritutako hezkuntza eskaini behar diete haien seme-alabei, Eduardo Gildemeister R. H.-ek esaten duen moduan: "De lo que construyan los padres día a día, darán a sus hijos una recta autovaloración, suficiente autoestima; su actitud frente a la realidad y al mundo que los rodea, la seguridad en sus propias capacidades y decisiones, la calidad de relación que establezcan en su vida con sus semejantes, el manejo de la libertad, la visión global de la vida y su posibilidad de ser seres positivos que construyan una nueva sociedad." Azken finean gurasoak nerabe batentzat ispilu efektu egiten du, hau da, nerabeak bere gurasoen adibidea jarraituko du eta haien jarrerak eta jokabideak bereganatuko ditu.

Zailtasunak sahiesten

Denbora pasa ahala, pertsona baten bizitzan hainbat aldaketa nabarmentzen dira fisikoki, psikologikoki,sozialki, eta abar. Nerabeek egoera berri bati aurre egin behar diote eta prozesu horretan zenbait zailtasun aurkitzen dituzte, zailtasun horien artean honako hauek aipa ditzakegu:

  • Enplegua: Nerabezaroaren azken etapan dauden nerabeak lana bilatzen hasten dira; baina ez da gauza erraza lan-esperientzia eskatzen dietelako eta adin horretan nahiko zaila da aurreko lan-esperientzia bat izatea.
  • Nerabeen inguruko topikoak: Nerabezaroaren inguruan hainbat topiko daude eta nerabeek topiko horiei aurre egin behar diete, hau da, zenbait ideia oso orokotuta daude eta horren ondorioz nerabe guztiak saku berean sartzen dituzte. Gai honen inguruan Javier Urra-k artikulu bat idatzi zuen: "Adolescencia y violencia. Tópicos y realidades".
  • Dependentzia ekonomikoa: Urteak pasa ahala nerabeak gero eta beranduago independizatzen dira gurasoengan ekonomikoki dependienteak direlako, hau da, bere diru-sarrerak nahiko baxuak dira, hori dela eta, ezin dituzte bere gastu guztiak ordaindu, beraz ezin dira independizatu.
  • Beste hainbat zailtasun...

miércoles, 16 de enero de 2008

Nolako pertsonak ditugu gure alboan?







Nerabezaroan kanpo eraginak izugarrizko garrantzia dute nerabe baten etorkizunean. Eragin horiei esker nerabeak hainbat gauza ikasten ditu, hala ere, eragin txarrak badaude ere; azken finean, kanpo eragin horien arabera bere interesak, jarrerak eta baloreak zehaztuko ditu, hau da, bere nortasuna eraikiko du. Nerabe baten bizitzan dauden kanpo eraginen artean honako hauek aurki ditzakegu:
  1. Gurasoak: Dudarik gabe nerabe baten bizitzan eragin handiena dutenak gurasoak dira. Haiengandik jasotako hezkuntzak izugarrizko garrantzia du nerabearen etorkizunean; haien jarrerak, jokabideak, hizkuntza, eta abar. behatuz nerabeak bere nortasuna eraikitzen du.
  2. Lagun-taldea: Nerabezaroa aurrera joan ahala gurasoen eragina gutxituz doa eta lagu-taldearen eragina areagotuz doa, nerabeak gero eta denbora gehiago taldearen pertsonekin pasatzen duelako. Hala ere, nerabezaroan lagun-talde bat izatea ez da gauza erraza, horregatik askotan nerabeek normalean dituzten baino jarrera desberdinagoak izaten dituzte lagun-taldearen onarpena lortzeko; horrek eragin txarrak izan ditzake Estatu Batuetako Hezkuntza Sailak esaten duen moduan: "Los jovencitos que tienen dificultades para formar amistades generalmente tienen un nivel más bajo de autoestima, no se destacan tan bien en la escuela, a veces no terminan la secundaria, y pueden caer en la delincuencia además de padecer de una variedad de problemas psicológicos como adultos." Denbora pasa ahala eragina handiagoa denez, lagun-taldekoen jarrerek, jokabideek, janzkera erak, hizkuntzak, eta abarrek nerabearen nortasunaren eraikitze-prozesuan lagunduko dute, hau da, gauza horien arabera nerabeak jarrera, jokabide, janzkera eta hizkuntza konkretu bat izango du.
  3. Komunikabideak: Gaur egungo gizartean komunikabideek eragin handia dute nerabeen bizitzan, denbora asko daudelako horien aurrean: telebista ikusten, interneten, irratia entzuten,... Komunikabideek eragin onak izan ditzakete, Estatu Batuetako Hezkuntza Sailak esaten duen bezala:"Utilizados sabiamente, también pueden educar. Los buenos programas de televisión pueden informar, la buena música puede dar aliento, y las buenas películas pueden ampliar los intereses y abrir nuevos horizontes."Dena den, nerabeek ez dakite bereizten komunikabideetan aurkitzen dituzten gauzak onak ala txarrak diren; hori dela eta, nerabearen eraso-jarrera handitu dezake, nota txarragoak atera ditzake, eta abar., beraz, komunikabideek eragin txarrak izan ditzakete fisikoki, psikologikoki eta akademikoki.
  4. Eskola: Nerabezaroaren zehar, nerabeak eguneko ordu kopuru handiena eskolan egon behar dira, horregatik bertan gertatzen diren gauzek, ikasten diren gauzek, dauden jarrerek eta jokabideek, jasotzen duten hezkuntzak, eta abarrek garrantzi handia du haien bizitzako etorkizunean, nerabezaroan jasotzen dugun hezkuntza gure etorkizuneko oinarria delako.

Konklusio gisa esan behar dut, jasotzen ditugun kanpo eraginak eta txikitatik bizi izandako esperientziak gure etorkizunaren lehenengo "harriak" direla, baita gure nortasunaren eraikitze-prozesuaren oinarriak ere.

lunes, 14 de enero de 2008

Bizitzari aurre egin

Eguneroko bizitzan nerabeak hainbat oztopoekin aurkitzen dira, gainera nerabezaroa aldi arriskutsua da, oraindik haien nortasuna eraikitzen ari direlako eta jakingura asko dutelako, beraz haien bizitzan ez dago egonkortasunik. Aurkitzen dituzten arriskuen edota oztopoen artean honako hauek garrantzitsuenetarikoak dira:


  • Gazte bortizkeria.

  • Drogak eta alkohola.

  • Anorexia eta bulimia.

  • Buru-hilketa.

  • Eta abar.

Oztopo hauei aurre egiteko nerabeek horien inguruko informazioa behar dute, hau da, hezkuntzaren bidez arrisku eta oztopo horiek ezagutuko dituzte eta horien ondorioak jakingo dituzte, orduan haien esku egongo da horiei aurre egitea edo horietan sartzea.





Ondoren datozen bideoak telebistatik ateratakoak dira,"Callejeros" telebista programatik konkretuki. Bideoetan nerabeen arazoen inguruko erreportai bat agertzen da:






miércoles, 9 de enero de 2008

Nerabezaroaren mamia



Inoiz galdetu diozue zuen buruari zer nolako eragina duen nerabezaroa pertsona bakoitzaren etorkizunean? Nerabezaroa gure bizitzako aldi garrantzitsuenetariko bat da, aldi horretan gure gorputza heldutasunerako bidean guztiz aldatzen da eta gure nortasuna poliki-poliki eraikitzen da, bizi esperientziez baldintzatuta. Azkenengo hau oso gauza garrantzitsua da, gure bizitzan zehar izandako esperientzien arabera gure izateko era eraikitzen da, hau da, Javier Elzok(Deustuko unibertsitateko soziologiako katedraduna) esaten duen bezala: "el ser joven se construye en razón del contexto histórico que le ha tocado vivir, del modelo o modelos de sociedad propuestos en el que se está haciendo, de las estructuras sociodemográficas de la sociedad en la que vive, de los grupos sociales que la componen, de los valores dominantes en ascenso y desenso, de los pesos de los diferentes agentes socialización, etc."



Bestalde, gurasoengandik jasotako hezkuntzak eragin itzela du nerabe baten bizitzan, horren arabera bere arauak zehaztuko ditu eta hori baino garrantzitsuagoa den beste gauza bat,bere izaera eraikiko du. Askotan gurasoek nahiko permisiboak dira eta horren eraginez, nerabeek arauak imposatzen ohitzen dira eta horrek ondorio txarrak izan ditzake, esaterako, etxeko nagusitasuna eskuratzea, hau da, etxean bizi diren gainerakoak bere besapean egotea. Aspektu honen inguruan eta nerabeen inguruko beste hainbat aspektu inguruan Emilio Caltayud-ek (Granadako adingabekoen epailea) gauza asko azaltzen ditu bideo hauetan:





Ikusten den bezala, nerabezaroaren inguruko irakaspen batzuk ematen ditu eta proposamen batzuk egiten ditu, hau da, nolabait nerabeen egoerari buruzko hausnarketa bat egiten du eta horren bidez ondorio desberdinak ateratzen ditu. Horretaz aparte, nerabeen egoeraz hausnartzean kritika batzuk egiten ditu: eskolako kritika, legearen kritika, gurasoen kritika, eta abar. Nire ustez oso bideo baliagarriak dira nerabezaroaren gaia lantzeko eta horren inguruan hausnartzeko.