lunes, 4 de febrero de 2008

Etorkizuna erabakitzeko etapa



Gure bizitzan zehar formakuntza bat jasotzen dugu maila desberdinetan; nerabezaroa etapa nahiko luzea denez, maila horietako hiru osatzen dute: derrigorrezko bigarren hezkuntza, batxilergoa eta unibertsitatea (hezkuntza formalari dagokionez). Maila horietan zehar nerabeak bere etorkizuna erabaki behar du eta formakuntza horri esker etorkizuneko ikasketak erabakitzeko aukera izango du. Ikasketa horien bidez bere enplegua gauzatzeko formakuntza jasoko du, beraz, nerabezaroa oso aldi garrantzitsua eta nahiko erabakigarria da.


Gaur egun, ikasketa-eskaintza oso handia da, gero eta unibertsitateko karrera gehiago eta goi-mailako eta ertain mailako modulu gehiago daude; hori dela eta, nerabeak batxilergora ailegatzean hainbat zalantza ditu bere etorkizuneko ikasketak erabakitzeko. Hala ere, zalantza horiek ez ditu argituko esperientzia izan arte, hau da, unibertsitatea bukatu arte interesen arabera erabakiko du bere etorkizuna, baina esperientzia izanez gero, gauzak argiago ikusiko ditu eta erraztasun handiagoa izango du erabakitzeko.


Nerabeak erabakitako ikasketen arabera bere bizitzaren planteamendua egingo du, hau da, denbora pasa ahala jasotako formakuntzari eta bizi izandako esperientziei esker bere bizitza antolatuko du. Eta azkenean, bere bizitza egonkortasun batera ailegatuko da.

No hay comentarios: