Nerabezaroan kanpo eraginak izugarrizko garrantzia dute nerabe baten etorkizunean. Eragin horiei esker nerabeak hainbat gauza ikasten ditu, hala ere, eragin txarrak badaude ere; azken finean, kanpo eragin horien arabera bere interesak, jarrerak eta baloreak zehaztuko ditu, hau da, bere nortasuna eraikiko du. Nerabe baten bizitzan dauden kanpo eraginen artean honako hauek aurki ditzakegu:
- Gurasoak: Dudarik gabe nerabe baten bizitzan eragin handiena dutenak gurasoak dira. Haiengandik jasotako hezkuntzak izugarrizko garrantzia du nerabearen etorkizunean; haien jarrerak, jokabideak, hizkuntza, eta abar. behatuz nerabeak bere nortasuna eraikitzen du.
- Lagun-taldea: Nerabezaroa aurrera joan ahala gurasoen eragina gutxituz doa eta lagu-taldearen eragina areagotuz doa, nerabeak gero eta denbora gehiago taldearen pertsonekin pasatzen duelako. Hala ere, nerabezaroan lagun-talde bat izatea ez da gauza erraza, horregatik askotan nerabeek normalean dituzten baino jarrera desberdinagoak izaten dituzte lagun-taldearen onarpena lortzeko; horrek eragin txarrak izan ditzake Estatu Batuetako Hezkuntza Sailak esaten duen moduan: "Los jovencitos que tienen dificultades para formar amistades generalmente tienen un nivel más bajo de autoestima, no se destacan tan bien en la escuela, a veces no terminan la secundaria, y pueden caer en la delincuencia además de padecer de una variedad de problemas psicológicos como adultos." Denbora pasa ahala eragina handiagoa denez, lagun-taldekoen jarrerek, jokabideek, janzkera erak, hizkuntzak, eta abarrek nerabearen nortasunaren eraikitze-prozesuan lagunduko dute, hau da, gauza horien arabera nerabeak jarrera, jokabide, janzkera eta hizkuntza konkretu bat izango du.
- Komunikabideak: Gaur egungo gizartean komunikabideek eragin handia dute nerabeen bizitzan, denbora asko daudelako horien aurrean: telebista ikusten, interneten, irratia entzuten,... Komunikabideek eragin onak izan ditzakete, Estatu Batuetako Hezkuntza Sailak esaten duen bezala:"Utilizados sabiamente, también pueden educar. Los buenos programas de televisión pueden informar, la buena música puede dar aliento, y las buenas películas pueden ampliar los intereses y abrir nuevos horizontes."Dena den, nerabeek ez dakite bereizten komunikabideetan aurkitzen dituzten gauzak onak ala txarrak diren; hori dela eta, nerabearen eraso-jarrera handitu dezake, nota txarragoak atera ditzake, eta abar., beraz, komunikabideek eragin txarrak izan ditzakete fisikoki, psikologikoki eta akademikoki.
- Eskola: Nerabezaroaren zehar, nerabeak eguneko ordu kopuru handiena eskolan egon behar dira, horregatik bertan gertatzen diren gauzek, ikasten diren gauzek, dauden jarrerek eta jokabideek, jasotzen duten hezkuntzak, eta abarrek garrantzi handia du haien bizitzako etorkizunean, nerabezaroan jasotzen dugun hezkuntza gure etorkizuneko oinarria delako.
Konklusio gisa esan behar dut, jasotzen ditugun kanpo eraginak eta txikitatik bizi izandako esperientziak gure etorkizunaren lehenengo "harriak" direla, baita gure nortasunaren eraikitze-prozesuaren oinarriak ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario