miércoles, 9 de enero de 2008

Nerabezaroaren mamia



Inoiz galdetu diozue zuen buruari zer nolako eragina duen nerabezaroa pertsona bakoitzaren etorkizunean? Nerabezaroa gure bizitzako aldi garrantzitsuenetariko bat da, aldi horretan gure gorputza heldutasunerako bidean guztiz aldatzen da eta gure nortasuna poliki-poliki eraikitzen da, bizi esperientziez baldintzatuta. Azkenengo hau oso gauza garrantzitsua da, gure bizitzan zehar izandako esperientzien arabera gure izateko era eraikitzen da, hau da, Javier Elzok(Deustuko unibertsitateko soziologiako katedraduna) esaten duen bezala: "el ser joven se construye en razón del contexto histórico que le ha tocado vivir, del modelo o modelos de sociedad propuestos en el que se está haciendo, de las estructuras sociodemográficas de la sociedad en la que vive, de los grupos sociales que la componen, de los valores dominantes en ascenso y desenso, de los pesos de los diferentes agentes socialización, etc."



Bestalde, gurasoengandik jasotako hezkuntzak eragin itzela du nerabe baten bizitzan, horren arabera bere arauak zehaztuko ditu eta hori baino garrantzitsuagoa den beste gauza bat,bere izaera eraikiko du. Askotan gurasoek nahiko permisiboak dira eta horren eraginez, nerabeek arauak imposatzen ohitzen dira eta horrek ondorio txarrak izan ditzake, esaterako, etxeko nagusitasuna eskuratzea, hau da, etxean bizi diren gainerakoak bere besapean egotea. Aspektu honen inguruan eta nerabeen inguruko beste hainbat aspektu inguruan Emilio Caltayud-ek (Granadako adingabekoen epailea) gauza asko azaltzen ditu bideo hauetan:





Ikusten den bezala, nerabezaroaren inguruko irakaspen batzuk ematen ditu eta proposamen batzuk egiten ditu, hau da, nolabait nerabeen egoerari buruzko hausnarketa bat egiten du eta horren bidez ondorio desberdinak ateratzen ditu. Horretaz aparte, nerabeen egoeraz hausnartzean kritika batzuk egiten ditu: eskolako kritika, legearen kritika, gurasoen kritika, eta abar. Nire ustez oso bideo baliagarriak dira nerabezaroaren gaia lantzeko eta horren inguruan hausnartzeko.

No hay comentarios: