Nerabeen eta gurasoen arteko erlazioa bi bide izan ditzake; batetik, erlazioa gero eta estuagoa izatea, eta bestetik, erlazioa gero eta hotzagoa izatea. Lehenengoan, nerabeak gero eta konfidantza gehiago du bere gurasoengan eta haien arteko erlazioa komunikazioan oinarritzen da, hau da, nerabeak bere kezkak, bere bizipenak, bere nahiak, eta abar. gurasoekin partekatzen ditu. Erlazio horrek konfidantza eta segurtasun handia ematen die gurasoei. Bestalde, bigarrenean, nerabeak ez ditu bere gauzak gurasoekin partekatzen, etxean pertsona barnerakoia bihurtzen da, askotan bere gurasoekin haserretzen da bere intimitatean sartzeagatik, jarrera aldakorra izaten du, eta abar.; beraz, erlazio horren oinarria komunikazio falta da, eta horrek segurtasun eta konfidantza falta sortzen du gurasoengan.
Hala ere, erloazio horretan gurasoen egitekoa oso garrantzitsua da, horren arabera nerabeak jarrera bat edo bestea izango duelako. Gurasoen hezkuntza egokia ez bada, esaterako, oso guraso permisimoak badira, azkenean nerabeak jarrera autoritarioa izango du eta bere etxeko jabea izango da. Jarrera horrek oso ondorio txarrak izan ditzake, hau da, muturreko kasuetan nerabeak biolentzia erabiliko du bere gurasoak kontrolatzeko. Gai horren inguruan hainbat berri aurki ditzakegu eta horietako batzuk "ESTAYA LA EDUCACIÓN" blog-an daude eta honako hauek dira:
- "Violencia familiar,tercer delito más común entre los menores"
- "Le rompí el labio a mi madre porque no me planchó una camisa."
- "El síndrome del hijo tirano."
- "Hijos de la ira, las víctimas olvidadas de la violencia machista."
Berri horietatik gehien gustatu zaidana bigarrena izan da, oso ikaragarria delako eta bertan oso ondo azaltzen delako gurasoen egoera tratu txarrak ematen duen nerabe baten aurrean. Hala ere, guztiak oso interesgarriak dira eta nire ustez, oso berri balaiagarriak dira gaia ulertzeko.