martes, 5 de febrero de 2008

Gero arte!!!!!


2007ko urriaren 11an blog hau jaio zen, orain dela lau hilabete gutxi gorabehera. Lau hilabete horiek blog-a egiten pasa ondoren esan behar dut esperientzia zoragarria iruditu zaidala, gai honen inguruan gauza asko ikasi ditudalako.

Gai baten inguran blog bat egitea oso dinamika interesgarria eta baliagarria iruditzen zait, horri esker, guk (ikasleok) baliabideak bilatzen ikasten dugulako, informazioa bilatzen ikasten dugulako, gai bat ikertzen dugulako, gure etorkizuneko lan tresnak erabiltzen ikasten dugulako, eta abar.

Nire kasuan, hasieran ez nekien nola hasi blog hau, gauza asko esan nahi nituelako eta ez nekien nondik hasi. Azkenean, lortu nuen nire lehenengo sarrera egitea eta hortik aurrera beste sarrera batzuk garatu nituen.

Blog honetan asko inplikatu naiz, aukeratu dudan gaia izugarri gustatzen zaidalako; horregatik, blog hau ez dut bukatutzat ematen, hemendik aurrera ahal dudan heinean saiatuko naiz blog-a gaurkotzen. Gainera, nire lehenengo praktikak adingabekoen zentru batean izango dira eta hortik hainbat gauza ikasiko ditut esperientzian oinaritutak, orduan lagungarria izango da nire blog-a garatzen jarraitzeko.
Espero dut blog-a zuen gustokoa izatea eta nahi baldin baduzue iruzkizunetan proposamen berriak idatz ditzakezue.

Nerabezaroaren inguruko errealitatea berrien bidez


Nerbezaroa betidanik eguneroko gaia izan da, horregatik horrekin erlazionaturiko berri asko aurki ditzakegu, horietariko batzuk hemen daude:
"ESTAYA LA EDUCACIÓN SOCIAL" blog-an:
- "Menores no acompañados" kategoriatan.
- "Reforma y justicia juvenil" kategoriatan.
- "Infancia en riesgo social" kategoriatan.

Zer egin gure aisialdian?


Gaur egungo gizartean orokorrean nerabe guztiek bere gaueko aisialdian gauza bera egiten dute, lagunekin tabernetara joatea eta bertan dantzatu eta edan. Bestalde, astean zehar beste hainbat gauza egiten dituzte: futbola, saskibaloia, beste zenbait kirol, musika entzun, musika ikasi, hizkuntza desberdinak ikasi, eta abar.


Hala ere, beste hainbat aukera daude gazteen aisialdirako; Gasteizen esaterako, gaueko aisialdirako programa bat dago gizarte etxe batean "Gauekoak" deritzona. Programa hori ekintza desberdinak eskaintzen dizkie gazteei (dantzako ikastaroak, musikako ikastaroak, karaoke lehiaketak, kontzertuak, ipuin literarioen lehiaketa, musika talde desberdinen maketen lehiaketa...), ostiraleko eta larunbateko gauetan gauzatzen da eta 14-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.


Horretaz aparte, gazte konprometituentzat boluntariotza dagokionez aukera asko daude, aukera horien artean honako hauek aurki ditzakegu:

- Edozein elkarteetan (gutxiagotu fisikoak eta psikikoak, zaharrak, drogomenpekoak,...

- Nazioarteko boluntariotza: beste lurralde batera joatea bertan boluntariotza egiteko (Italia, Lituania,...)

- Lankidetza garapenerako boluntariotza: Garatzen ari diren lurraldeetara joan eta bertan boluntario bezala lagundu garapen horretan.

- Auzolandegiak: Beste gazte batzuekin leku batera joatea eta bertan bete behar diren ekintzak eta funtzioak boluntario moduan egin, esaterako, VHI duten pertsonei laguntzen dioten erakunde batera joatea, adibidez, BASIDA.

Boluntariotzarako eta beste hainbat gauzetarako beka batzuk daude; beraz, gazteen esku zenbai zerbitzu eskaintzen dituzte eta haue oso anitzak eta baliagarriak dira.

Sexualitatea, zelako garrantzia nerabe baten bizitzan!



Nerabezaroan sexualitatea oso garrantzitsua da, aldi horretan zehar nerabeek, mutilek zein neskek, bere gorputzaren aldaketak ikusten dituzte eta horrekin batera bulkada sexualak izaten hasten dira eta kontrako sexuko eta sexu bereko pertsonengan erakarpen sentimendua gero eta handiagoa da. Gainera, bere nortasun sexuala etapa horretan definitzen da, "La sexualidad en la adolescencia" artikuluan esaten den bezala: "...en la adolescencia se consolida la identidad sexual, es decir, la forma en que una persona se siente, en lo más íntimo de su ser, como hombre o como mujer... La identidad sexual permite que las personas puedan sentirse, reconocerse y actuar como hombres o mujeres. También aclara las ideas, sentimientos y significados que se tienen con respecto al propio sexo y al sexo contrario. La identidad sexual nos permite diferenciarnos como hombres o como mujeres."
Bestalde, gurasoen papera sexualitateari dagokionez, oso garrantzitsua da. Nerbeentzat oso baliagarria da gurasoekin sexualitaeari, bere gorputzan gertatzen diren aldaketa fisikoei eta bere sentimenduei eta pentsamenduei buruz hitz egitea, segurtasuna ematen dietelako. Beraz, gurasoen laguntza
eta ulermena ezinbestekoak dira nerabeek haien sexualitatea ondo bizitzeko.

Aurreko bideoan IES García Berlanga de San Juan-eko ikasleek egindako nerabezaroko sexualitateari buruzko film laburra ikus dezakegu, bertan agertzen diren pertsonak heldueen rolak burutzen ari dira eta nerabeen hainbat aspektuei buruz hitz egiten dute, hala nola, haurdunaldia, homosexualitatea, nerabeen maitasuna, eta abar.
Bestalde, gai honen inguruko informazioa aurki dezakegu "ADOLESCENTES" blog-an, "La sexualidad y los adolecentes:riesgos" sarreran.

lunes, 4 de febrero de 2008

Legearen besapean

Gizarte bat urteak pasa ahala garatzen da, garapen horri esker gizartearen hainbat aspektuk oso garapen ona dute eta beste hainbat aspektu ez dira garatzen erritmo berdinean orduan atzeratuak geratzen dira, esaterako, legea. Gure gizartean gero eta biolentzia gehiago dago, hala ere, legeari dagokionez oraindik hutsune asko aurkitzen ditugu; hutsune horietako bat adingabekoen legea da. Lege horri esker adingabeko asko delinkuentzian aritzen dira eta ez dute inolako zigorrik jasotzen, lege horren arabera 13 urte baino gutxiago dituztenak ez dira legean sartzen, nahiz eta delitu larriak egin. Hala ere, orain dela urte batzuk adingabekoen legearen erreforma egin zuten; azken erreforma horretan adingabekoentzako zigor urteak handitu zituzten eta lege zorrotzagoa bihurtu zen:



  • 14-16 urte bitarteko adingabekoak --> Gehienez 6 urteko zigorra.


  • 16-17 urteko adingabekoak --> Gehienez 10 urteko zigorra.

Askotan zigor horiek ez dira nahikoak delitu oso larria delako, hori kontuan hartuz legeak adingabekoak nolabait babesten ditu. Hurrengo bideoan adingabekoen legearen inguruko eztabaida bat agertzen da, bertan adingabekoen delitu batzuen kasuak agertzen dira eta pertsona desberdinen testigantza ere; bideo nahiko luzea da, baita interesgarria ere.



Bukatzeko, gai honen inguruko informazioa eta berriak aurki ditzakegu erreferntzia hauetan:
  1. "LA LEY DE LA INFANCIA" blog-an--> "Ley de infancia y adolescencia" sarreran.

Etorkizuna erabakitzeko etapa



Gure bizitzan zehar formakuntza bat jasotzen dugu maila desberdinetan; nerabezaroa etapa nahiko luzea denez, maila horietako hiru osatzen dute: derrigorrezko bigarren hezkuntza, batxilergoa eta unibertsitatea (hezkuntza formalari dagokionez). Maila horietan zehar nerabeak bere etorkizuna erabaki behar du eta formakuntza horri esker etorkizuneko ikasketak erabakitzeko aukera izango du. Ikasketa horien bidez bere enplegua gauzatzeko formakuntza jasoko du, beraz, nerabezaroa oso aldi garrantzitsua eta nahiko erabakigarria da.


Gaur egun, ikasketa-eskaintza oso handia da, gero eta unibertsitateko karrera gehiago eta goi-mailako eta ertain mailako modulu gehiago daude; hori dela eta, nerabeak batxilergora ailegatzean hainbat zalantza ditu bere etorkizuneko ikasketak erabakitzeko. Hala ere, zalantza horiek ez ditu argituko esperientzia izan arte, hau da, unibertsitatea bukatu arte interesen arabera erabakiko du bere etorkizuna, baina esperientzia izanez gero, gauzak argiago ikusiko ditu eta erraztasun handiagoa izango du erabakitzeko.


Nerabeak erabakitako ikasketen arabera bere bizitzaren planteamendua egingo du, hau da, denbora pasa ahala jasotako formakuntzari eta bizi izandako esperientziei esker bere bizitza antolatuko du. Eta azkenean, bere bizitza egonkortasun batera ailegatuko da.